Itxi

telebista

Pilota zuzenean

Donostia Hiria Torneoko lehen finalerdia, gaur gauean, zuzenean ETB1en

EiTB

Olaizola II-Albisu eta Altuna III-Rezusta izango dira aurrez aurre Atano III.a pilotalekuan.

  • 2018ko Donostia Hiria Torneoko txapeldunak eta txapeldun ordeak

    2018ko Donostia Hiria Torneoko podiuma. ETBko bideo batetik hartutako irudia

Gaur gauean, Donostia Hiria pilota torneoko lehen finalerdia izango dugu ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en: Olaizola II-Albisu Vs. Altuna III-Rezusta.

Jaialdia 22:15ean hasiko da Bakaikoa-Erasun vs. Alberdi-Urretabizkaia II norgehiagokarekin.

Partida nagusiaren ondoren, Arteaga II-Mariezkurrena II eta Laso-Larunbe bikoteak izango dira aurrez aurre.