telebista
Zinea ETBn
'La hora del cambio' filma emango du ETB2k larunbat gauean
EITB
Sizialiako herri bateko alkate izendatu berri duten gizon baten istorioa kontatzen du komedia honek.
-
Imagen de la película 'La hora del cambio'.
Euskal Telebistak La hora del cambio (L'ora legale) film italiarra emango du larunbat gauean bigarren katean. Salvatore Ficarra eta Valentino Picone, Italiako bikote komiko ezagunak sortutako istorio bat da. Siziliako herri batean aldaketa handiak egin nahi dituen alkate hautatu berria du protagonista.
Pietrammare herriko biztanleak kaosean bizitzen ohituta daude: errepideek zulo handiak dituzte, sekulako trafikoa jasan behar izaten dute, zaborra pilatzen da kaleetan, txakurren gorotzak ez dira jasotzen... Egoera honekin nazkatuta, alkate berria aukeratu dute, eta hau hauteskunde-programan agindutako guztia martxan jartzeko prest azalduko da, hasieran behintzat.
La hora del cambio larunbat honetan izango da ikusgai, 22:00etan hasita, ETB2n.