Itxi

telebista

Kirolak

Donostiako Banderaren lehen jardunaldia, gaur goizean, zuzenean

EiTB

Arraun denboraldiko egun handia bertatik bertara jarraitu ahal izango dugu 10:45etik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en.

0:25
Donostiako Banderaren lehen jardunaldia, igandean zuzenean ETB1en eta eitb.eus-en

ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute igandean jokatuko den Donostiako Bandera preziatua. 10:45ean hasiko da zuzeneko emanaldia eta 14:00ak arte luzatuko da. Bertan, Donostiako badian gertatzen den guztiaren kontakizuna egingo digute Mikel Olazabalek, Ibon Gaztañazpik, Sara Gandarak eta Xabier Anduezak: lehiaketaren nondik norakoak, zaletuen arteko giroa, kirolarien balorazioa…

Arratsaldean herri kirolak eta pilota izango ditugu: 15:45ean, bezperan Bilbon jokatutako Zazpi Herrialdeetako Txapelketa izango dugu ikusgai, eta 17:00etan Gautegiz-Arteagako pilota jaialdia zuzenean: Arretxe II-Etchegoin / Alberdi-Urretabizkaia II eta Olaizola II-Aranguren / Laso-Aretxabaleta.