Itxi

telebista

Kirolak, zuzenean

Errugbia, futbola eta pilota, larunbatean, zuzenean, EiTBn

EiTB

Emanaldi guztiak ETB1en eta eitb.eus-en izango dira.

  • Ampo Ordizia errubgi taldea

    Ampo Ordizia errubgi taldeko jokalaria

Zuzeneko hiru kirol emanaldi izango ditugu gaur ETB1en eta eitb.eus-en.

Hasteko, errugbia, Ordiziatik, 10:15ean hasita. Euro Basque Rugby Challengeko bi partida izango ditugu ikusgai: Ordizia vs Anglet eta Biarritz vs Aviron Baiona.

16:00etan, futbolaren tartea zabalduko dute, Real Sociedad B vs Guijuelo neurketa emateko, eta, 18:00etan, pilota izango dugu, Cenicerotik (Errioxa). Bi partida jokatuko dira: Bakaikoa-Eskiroz / Alberdi-Aranguren eta Olaizola II-Imaz / Laso-Albisu.

21:00etan, Banakako Erremonte Txapelketako finalerdiak izango dira ikusgai ETB4n eta eitb.eus-en.