telebista
22:30ean
'Juego de Cartas' saioak Nafarroako upeltegiak ezagutuko ditu gaur gauean
EITB
Parte-hartzaileak hauek izango dira: Halcones de Sancho IV, Príncipe de Viana, Bodegas Aroa eta Bodegas Azpea.
-
Javi Sierra aurkezlea, 'Juego de Cartas' saioaren irudi batean.
Gaurko 'Juego de Cartas' saioan, Javi Sierrak Nafarroako upeltegiak ezagutuko ditu, eta gastronomia eta ardorik onenen eskaintza zabala dastatuko du.
Ibilbidea Funesen hasiko da, Nafarroa eta Errioxaren arteko mugan. Bertan, Oscar Campok zuzentzen duen Halconeras de Sancho IV eskola-baserria ezagutuko dute.
Ondoren, Murchantera joango dira eta Príncipe de Viana upategiko Jose Aguadok egingo die harrera.
Ibilbidea Zurukuainen jarraituko dute. Zortzi ardo mota ekoizten dituen Aroa upeltegia bisitatuko dute Bri Goñi gidari dutela.
Irunberriko Azpea upategian amaituko dute ibilbidea, Gorka Perez ordezkari gaztearekin.
'Juego de Cartas' gaur gauean izango da ikusgai 22:30ean ETB2n eta eitb.eus-en.