Itxi

telebista

Final handia

Nakor Markez da konkistatzaile berria

E.O.

EITB

Zarauztarrak lortu du ikurriña lehen postuan hartzea eta 18.000 euro irabazi ditu. Xegone izan da, aldiz, ikusleen lehiakide gogokoena.

''''El Conquistador del Fin del Mundo'''' ETB-2ko saio arrakastatsuak badu irabazle berri bat. Nakor Markez zarauztarrak irabazi zuen Perito Moreno glaziarrean ospatu zen azken froga eta 18.000 euro poltsikoratu ditu. Azken proba oso gogorra izan zen eta Nakor nagusitasunez gailendu zen bere arerioei. Maiderrek, Lurrek eta Helenkak ez zuten zorte handirik izan eta usurbildarrak bakarrik izan zuen Nakor azken tirolinan harrapatzeko aukera.

Ikurriña hartu ostean Nakorren lehen hitzak Etxe abeslari berriztarrarentzat izan ziren. Agindu bezala, bere anaiaren eurrautsak bota zituzten zuhaitzaren hostoak utzi zituen Nakorrek ikurriña zegoen tokian. Une hunkigarriak bizi izan ziren bai Patagonian eta baita Miramongo platoan ere. Lurrek ere hildako lagun bati eskaini zion bere bigarren postua.

Bestalde, Xegone baztandarra izendatu zuten ikusleen lehiakide gustokoena eta Costa Ricara bidaia irabazi du. Jasotako milaka SMSen artean zozkatu den Argentinara bidaia Zumaiako Isabel Aizpuruak irabazi du.