telebista
22:30ean
Olagarroaren derbia, gaurko 'Juego de Cartas' saioan
EiTB
Gipuzkoako bi jatetxe eta Bizkaiko beste bi Galiziako gastronomia onenaren ordezkari izateko lehian arituko dira.
-
Olagarroa. ETBko bideo batetatik ateratako irudia.
'Juego de Cartas' saioak Bizkaiko eta Gipuzkoako bina jatetxe bilduko ditu gaur gauean, gure itsasoko jaki preziatuenetako bat omentzeko asmoz: olagarroa. Galiziako gastronomia onenaren ordezkari izateko lehia bizian arituko dira lau jatetxeak.
Derbia Donostian hasiko da Casa Galicia jatetxean, eta Jon Gillenea jabea eta sukaldaria izango da anfitrioia.
Basaurin, Amaia Romero Arizgoiti jatetxearen ordezkaria izango da. Sukaldean, Marcial bere senarrak sorpresa berezia prestatuko die lehiakideei eta Javi Sierra aurkezleari.
Sergio Gonzalezek 30 urte daramatza Artxandako Gon-Vaz tabernan olagarroa eskaintzen.
Derbiarekin amaitzeko, Donostiara itzuliko dira; Amara auzora, hain zuzen ere. Galiziar jatorriko Sebas Liñeiro donostiarraren Casa Maruxa jatetxea izango da laugarren jatetxea.
'Juego de Cartas' gaur izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.