Itxi

telebista

22:30ean

Bilboko jatetxe berriak, gaurko 'Juego de Cartas' saioan

EiTB

El informal, Ondori Botxo, Old Jack eta Kokoro izango dira protagonistak.

  • Javi Sierra 'Juego de Cartas' saioren aurkezlea Bilbon.

    Javi Sierra 'Juego de Cartas' saioren aurkezlea Bilbon. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.

Azkenaldian Bilbon ireki dituzten jatetxe berriak izango dira protagonista gaurko 'Juego de Cartas' saioan. Proposamen eta zapore berritzaileak jasoko ditu Javi Sierra sukaldariak aurkezten duen saioak, lehian arituko diren lau jatetxeen eskutik.

Hasteko, Ane Velez gazteak El Informal jatetxea erakutsiko digu.

Ondoren, Alde Zaharreko Ondori Botxo jatetxea ezagutuko dugu Jurgi Arejita jabe eta sukaldariarekin.

Mar Chicok, bere aldetik, Amerikako zaporeak ekarriko dizkigu hiriguneko Old Jack jatetxetik.

Laugarren lehiakidea Itxaso Gonzalez izango da, Kokoro jatetxeko jabea.

'Juego de Cartas' gaur gauean izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.