Itxi

telebista

20:00etan

'Escapadas con Joseba Arguiñano' Izkiko parke naturalean izango da gaur

EiTB

Inguru horretako lekurik berezienetara egingo du bisita sukaldariak.

  • Joseba Arguiñano Izkiko parke naturalean barrena

    Joseba Arguiñano Izkiko parke naturalean barrena. EiTBren bideo batetik ateratako irudia

'Escapadas con Joseba Arguiñano' saioa Izkiko parke naturalean egongo da gaur. Nerea Navarro Korresko bizilagunak hartuko du Joseba, eta 9.000 hektareako parkean barna dauden 15 ibilbideetako bat egingo dute.  

Korresen bertan dago Izkiko parketxea, parke naturaleko sarrera, hain zuzen ere. Bertan, bisitariari behar duen informazio guztia ematen diote inguruaz goza dezan. Jonathan Rubinesek azalpen guztiak emango dizkio Josebari.

Alberto Txaskok gobernatzen duen zentro sozialeko taberna ere Korresen dago. 33 urteko gasteiztarrak hiria utzi zuen abentura horretan murgiltzeko.

Parkearen hegoaldean Urturi dago, eta inguru horretan dauden basetxeetako bat erakutsiko digu Josebak, Cristina Gonzalez de San Romanek kudeatzen duen  Aitonaren Etxera joango baita. Izenak dioen bezala, Cristinaren aitonaren etxea izan zen aurretik, eta aitarena gero.

Halaber, Izkiko parke naturalaz gainera, Izki Golfa ere leku berezia da. Kepa Nogueras bertako langileak horren inguruko argibide guztiak emango dizkio Josebari.

'Escapadas con Joseba Arguiñano' larunbatetan izaten da ikusgai, 20:00etan, ETB2n eta eitb.eus-en.