Itxi

telebista

Kirolak

Boxeoa, eskubaloia, futbola eta pilota, gaur, EiTBn

EiTB

Kerman Lejarragaren borrokarekin batera, HC Eurofarm Rabotnik vs Bidasoa Irun, Amorebieta vs Barakaldo eta Irribarria-Rezusta / Ezkurdia-Martija partidak izango dira ikusgai.

  • Irribarria pilotaria.

    Irribarria pilotaria.

Zuzeneko bi emanaldi izango ditugu gaur ETB1en eta eitb.eus-en: 16:00etan, Bigarren B Mailako Amorebieta vs Barakaldo norgehiagoka, eta, 18:00etan, Binakako Txapelketako Irribarria - Rezusta vs Ezkurdia - Martija (lehen maila) eta Agirre - Eskiroz vs Peña - Aranguren (promozio maila) partidak Eibartik. 

Bestalde, 17:30ean, EHF txapelketako HC Eurofarm Rabotnik vs Bidasoa Irun eskainiko da zuzenean ETB4n eta eitb.eus-en. 

Kirol emankizun hauek osatuko dute larunbateko eskaintza: 

13:00etan, ETB4n eta eitb.eus-en, Euskadiko 4 ½-ko Elite Txapelketako finala Laudiotik: Zubizarreta vs Karregal.

20:45ean, ETB4n eta eitb.eus-en, Emakumeen Bizkaia Torneoa Bilbotik: Bergara - R. de Larramendi vs Arrizabalaga - Alday eta A. Alday - Mendizabal vs Aldaregia - Romero.

23:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en, boxeo emanaldia Bartzelonatik: Kerman Lejarraga vs Anderson Clayton eta Melania Sorroche vs Violeta González.