Itxi

telebista

20:00etan

Altuben izango da Joseba Arguiñano, arratsaldean, ETB2n eta eitb.eus-en

EiTB

Gasteiz eta Bilbo arteko mendatearen historia ezagutuko dugu 'Escapadas con Joseba Arguiñano' saioan.

  • Joseba Arguiñano eta José David Fernández mikologia aditua Altubeko basoan

    Joseba Arguiñano eta José David Fernández, programatik hartutako irudian

Altubera egingo du osteratxoa gaur Joseba Arguiñanok. Gasteiz eta Bilbo arteko mendatea itsas mailatik 500 metrora dago eta istorio interesgarriak gordetzen ditu. Mikel Agirrek kontatuko dizkio, orburuak urdaiazpikoarekin prestatzen dituzten bitartean. 

Paraje hartako basoetan perritxotara jende asko ibiltzen da. José David Fernández mikologoak jarduera honen inguruko arauak eta sekretuak azalduko dizkio. Fernando Garitagoitia Murgiako Institutuko irakasleak, berriz, inguruan ibiltzen diren animaliei buruz hitz egingo dio. 

Azkenik, Zuiako golf zelaia ezagutuko du Gregorio Jiménez bertako arduradunarekin.

'Escapadas con Joseba Arguiñano' gaur eskainiko dute ETB2k eta eitb.eus-ek, 20:00etan.