Itxi

telebista

22:30ean

Saxonian izango da 'Vascos por el Mundo' saioa gaur gauean

EiTB

Pedro Mardones kazetariak Alemaniako eskualde hau ezagutuko du, Jon, Tamara, Unai, Maitane, David eta Aitor euskaldunen laguntzarekin.

  • Alemaniako Saxonia euskaldea

    Alemaniako Saxonia euskaldea. Argazkia: EiTB

Gaurko 'Vascos por el Mundo' saioa Alemaniako Saxonia eskualdean izango da, eta Pedro Mardones kazetariak bertan bizi diren euskaldunak ezagutuko ditu bere bidaian: Jon, Tamara, Unai, Maitane, David eta Aitor.

Hasteko, Saxoniako hiriburua, Dresden, bisitatuko dute. Elba ibaiaren ondoan dagoen hiri honek alde zahar oso ederra du, eta Errenazimentuaren garaiko jauregi eta eraikin barroko ugari ditu.

Leipzig hiria, bere aldetik, Alemaniako musikaren tenpluetako bat da. Bertan jaio zen Wagner musikari handia, eta Bach-en hilobia Leipzigeko hilerrian dago.

Bastei mendigunera joango dira ondoren, eskalatzaile ugari erakartzen dituen paraje ikusgarrira.

Amaitzeko, mundu osoan ospetsua den Meiseen herriko portzelana ezagutuko dute.

'Vascos por el Mundo' ostegunetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.