telebista
20:00etan
'Escapadas con Joseba Arguiñano', Txingudiko paduran larunbatean
EiTB
Bidasoaren bokalean dagoen gune naturala berreskuratzen parte hartu duen Mikel Etxanizek hartuko du sukaldaria eta ingurua erakutsiko dio.
-
Joseba Arguiñano Txingudiko paduran. EiTBren bideo batetik hartutako irudia
Larunbatean, 'Escapadas con Joseba Arguiñano' saioak Txingudiko padura arakatuko du. Mikel Etxaniz bere garaian zabortegi izan zen Bidasoaren bokalean dagoen gune naturala berreskuratzen parte hartu duen ingeniari teknikoak hartuko du sukaldaria, eta ingurua erakutsiko dio.
Halaber, Jon Beunza Ziklo taldeko kidearekin, bizikletan bide gorrietan paduran barrena ibiliko da. Ziklok kirol ekitaldiak antolatzen ditu, eta tartean sukaldaritza eta bizikleta tartekatzen dituzten saioak daude.
Santiagotarrak Kirol Elkarteko Jone Otañok, berriz, uretan egin daitezkeen kirolen berri emango die piraguak prestatu eta arraun egitera irteten diren bitartean.
Berebat, nekazaritza-turismoko etxeei erreparatuko diete, eta Hilda Lucia Álamok kudeatzen duen Paperki Enea etxera egingo du bisita Arguiñanok.
'Escapadas con Joseba Arguiñano' 20:00etan izango da ikusgai ETB2n eta eitb.eus-en.