telebista
00:30ean
Eslovenian izango da "Chiloé, Una Aventura Ultratrail" saioa, gaur gauean, ETB2n
EiTB
Ljubljana hiriburua eta Bled lakua ezagutu ondoren, kostaldera joango da Zigor Iturrieta, Istria aldera, bertako maratoian parte hartzera.
-
Zigor Iturrieta Istriako Maratoian. EiTBren bideo batetik ateratako irudia
Esloveniako parajeak erakutsiko dizkigu gaur Zigor Iturrietak "Chiloé, Una Aventura Ultratrail" saioan.
Bidaia Bled aldean hasiko du, bertan dagoen laku ikusgarrian, eta Ljubljiana hiriburura joango da ondoren. Bertako historia eta gastronomia ezagutuko ditu.
Kostaldera hurbilduta, Istria aldean, Portoroz eta Piran herriak bisitatuko ditu.
Amaitzeko, Istriako Maratoian parte hartuko du Zigorrek.
"Chiloé, Una Aventura Ultratrail" saioa asteazkenetan izaten da ikusgai ETB2n eta eitb.eus-en, 00:30ean.