Itxi

telebista

Aurrerapena

Suaren bila, bero-bero, gaur gauean, "El Conquistador del Caribe" saioan

EiTB

Bigarren immunitate jokoaren irabazleek sua eraman ahal izango dute kanpamentu aberatsera, eta galtzaileek kanporaketa bat gainditu beharko dute.

  • Gotzon, 'El Conquis' saioko partaidea. (Argazkia: EiTB)

    Gotzon, 'El Conquis' saioko partaidea. (Argazkia: EiTB)

Gaur gauean, bigarren immunitate jokoa eskainiko du "El Conquis" saioak, eta saria aparta izango da: sua. Joko garrantzitsu horretan parte hartzeko, talde bakoitzak lehiakide bat aukeratu behako du: urdinen ordezkaria Josean izango da, gorriena Gotzon eta emakumeek Idoia aukeratuko dute.

Itsasoan jarritako egitura batetik zintzilik egongo den kaiola batean egon beharko dute hiru lehiakideek, eta taldekideek sua egin beharko dute, kaiolaraino eramateko. Su horrekin kaiolako soka bat erre beharko dute. Josean, Gotzon eta Idoia ontzi txikiaren gainean daudenetik, ikurrinaren bila joan beharko dute. Irabazleek sua eraman ahal izango dute kanpamentu aberatsera, eta galtzaileek kanporaketa bat gainditu beharko dute.

"El Conquistador del Caribe" gaur eskainiko dute, ohi bezala, ETB2k eta eitb.eus-ek, 22:30ean, "Eguraldia" tartearen ostean.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista
  • ETB1