telebista
22:00etan
'Olatu talka: Boga!' ikuskizuna, gaur gauean, "Oholtzan" saioan
EiTB
Musika, dantza eta itsasoko kresala batu zituen ikuskizuna izango da ikusgai, 22:00etatik aurrera.
Itsasoari begira jarriko da larunbat honetako "Oholtzan" saioa Donostian, kantuz, dantzaz eta kresalez bustita datorren Olatu talka: Boga! ikuskizunean. Josue Elberdin musikariak eta Gorka Miranda Easo abesbatzako zuzendariak koordinatutako kontzertu korala da, 2019ko ekainaren 2an, Donostiako portuko Kaiarriba plazan grabatutakoa.
Guztira, 135 lagun inguru aritu ziren ikuskizunean. Alde batetik, Martuteneko Ibaiertz abesbatzak, Laredoko Escolanía Salve taldeak eta Easo Gaztetxoa abesbatzak parte hartu zuten, eta haien ahotsen erritmora, Gero Axular dantza taldeko 30 dantzari aritu ziren oholtza gainean.
"Oholtzan" gaur izango da ikusgai, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.