telebista
22:45etik aurrera
Boxeoa zuzenean, Iruñetik, gaur gauean, ETB1en
EiTB
César Núñez vs Alejandro Mostazo, Kerman Lejarraga vs Macias eta David Soria vs Ezequiel Gurria borrokak eskainiko dira Navarra Arenatik.
-
Iruñeko boxeo jaialdiko kartela. Argazkia: MGZ
ETB1ek zuzenean eskainiko du larunbat honetan Iruñeko Navarra Arenan izango den boxeo jaialdia, 22:45etik aurrera.
Lehenengo borrokaldian, César Núñez eta Alejandro Mostazo izango dira aurrez aurre. Nuñez nafarrak azken bi neurketak galdu ditu Alemanian eta Estatu Batuetan. Oraingoan, garaipenaren bidea berreskuratu nahi du, bere etxean.
Bigarren norgehiagokan, Kerman Lejarraga eta Changuito Macías arituko dira. Morgako boxeolaria beste tituluren bat jokatzeko bidea egiten ari da, eta mexikarra aurkari egokia izango da bere sasoi puntua neurtzeko.
Azken borrokaldia superwelter pisuko Espainiako Txapelketa izango da, David Soria eta Ezequiel Gurria aurrez aurre jarriko dituena. Biak daude borrokaldirik galdu gabe. Soria nafarrak egindako zortziak irabazi ditu eta Gurria zaragozarrak 13tik 13.
Pedro Mari Goikoetxeak gidatuko du emanaldia, Manu Maritxalar adituaren laguntzaz. Janire Fraguak, berriz, Navarra Arenako giroa jaso eta elkarrizketak egingo ditu.