Itxi

telebista

22:15ean

'Bypass' komedia erromantikoa, gaur gauean, ETB2n

EiTB

Gorka Otxoa, Barbara Goenaga, Sara Cozar, Itziar Atienza eta Mikel Losada protagonista dituen filmak dilema sentimental konplexua aurkezten digu.

  • Barbara Goenaga eta Gorka Otxoa 'Bypass' filmaren fotograma batean

    Barbara Goenaga eta Gorka Otxoa 'Bypass' filmaren fotograma batean

Gaur gauean, ETB2k Bypass Aitor Mazo eta Patxo Telleria zuzendarien filma eskainiko du. Gorka Otxoa, Barbara Goenaga, Sara Cozar, Itziar Atienza eta Mikel Losada ditu protagonista komedia erromantikoak.

Filmak Bartzelonan bizi den euskaldun baten, Xabiren (Gorka Otxoa), istorio sentimentala kontatuko du. Neska-laguna (Barbara Goenaga) haurdun du Bartzelonan, baina txikitatik lagun duen neska bat, Maria (Sara Cozar), hilzorian dago, bihotzean duen gaitz baten ondorioz, eta Euskal Herrira joatea erabakiko du, haren azken orduak harekin emateko.

Ospitalera heltzean, txikitako beste bi lagunekin egingo du topo. Maria betidanik berarekin maiteminduta izan dela aitortuko diote horiek, eta onena berak gauza bera sentitzen duela esatea dela pentsatuko du Xabik. Miraria balitz bezala, hilzorian zegoena sendatzen hasiko da.

Xabik gezur horrekin hasi duen maitasun harreman bikoitz horrekin jarraitu beharko du, eta gezur korapiloa neurririk gabe handituko da.

Ez galdu Bypass komedia erromantikoa, gaur, 22:15ean ETB2n.