Itxi

telebista

20:00etan

"Historias a Bocados" Mendatako Olabe auzoan izango da gaur

EiTB

Seve Erleaga, Jose Angel Gorriño eta Arnaitz Aurtenetxerekin egongo da Joseba Arguiñano.

  • Joseba Arguiñano Olabeko bi herritarrekin hizketan sukaldean, zerbait jaten ari direla

    Joseba Arguiñano Olabeko bi herritarrekin hizketan "Historias a Bocados" saioan

Gaur, martxoak 22, Joseba Arguiñanok Mendatako Olabe ezagutuko du "Historias a Bocados" saioan, 20:00etan.

Seve Erleagak 67 urte ditu, eta Olabeko baserri batean bizi da. Bere bizitza Euskal Herria eta AEBen artean igaro du. Olabeko bizilagun honek 30 urtetik gora egin ditu Renon, Nevadako estatuan. Bere bizitza, itzuli zenetik, joan eta etorri bat izan da, han jarraitzen baitute bizitzen bere 5 seme-alabek eta 6 bilobek. Josebak Seve bere baratzeko porruak biltzen aurkituko du.

Jose Angel Gorriño duela 61 urte jaio zen Olaben. Josebak kiwi landaketan aurkituko du Gorriño, adarrak mozteko guraize berezi batzuekin inausiz. Momentua aprobetxatuz, tratua egingo dute: Jose Angelek lehengaia jarriko du, hau da, kiwiak, eta Josebak, eskulana, hau da, gozogile talentua.

Anaitz Aurtenetxek 30 urte ditu, eta aitona-amonen baserriak lotzen dute Olaberekin. Haurtzaroaren zati handi bat bertan igaro du, batez ere asteburuetan eta oporraldietan. Bere zaletasunetako bat erakutsi nahi dio Josebari: idi probetan parte hartzea.

"Historias a Bocados" Olaben izango da gaur, martxoak 22, ETB2n eta eitb.eus-en.