Itxi

telebista

22:15ean

'Coronavirus: el mundo en cuarentena', gaur gauean, "360º" saioan

EiTB

Krisi honek osasun arloan, arlo ekonomikoan eta sozialean nola eragiten ari den ikertuko dute saioan.

  • Eider Hurtadok gidatzen du "360º" saioa

    Eider Hurtadok gidatzen du "360º" saioa. EiTBko bideo batetik hartutako irudia.

ETB2k gaur eskainiko du "360º: Coronavirus: el mundo en cuarentena" saioa, Eider Hurtadoren eskutik, eta krisi honek hiru arlotan nola eragiten digun ikertuko dute: arlo sanitarioan, ekonomikoan eta sozialean. Hartara, Jose Ignacio Lopez Goñi mikrobiologia katedradunak, Rafael Bengoa Osasun sailburu ohiak, eta Santiago Niño Becerra eta Xavier Sala i Martin ekonomialariek parte hartuko dute saioan. Halaber, ez dute bistatik galduko azken egunetan piztutako alarma-egoera, eta giza portaera aztertuko dute honelako kasuetan, Arantxa Rodriguez Berrio Zientzia Politikoetan eta Soziologian doktorearen eskutik.

Jesus Loza hematologoaren testigantzari esker ospitaletako egoeraren berri izango dute; izan ere, berrogeialdia igaro ondoren, koronabirusez kutsatutako Txagorritxuko medikuekin harremanetan egon dira. Horrez gain, osasun pribatuak testuinguru horretan duen zeregina zein den aztertuko du.

Orobat, gure ekonomiarentzat pandemia horrek ondorio milioidunak izango dituela aztertuko dute: aldi baterako, ixten duten enpresak, burtsaren porrota.. Atzeraldi berri baten aurrean al gaude? Egoera horrek erabaki berriak hartzera garamatza. Telelanaren aukera agertzen da, betiko gera litekeen neurria.

Horrez gain, etxeetan isolamendu aginduari nola aurre egiten dioten eta egoera nola bizi duten azalduko dute hainbatek. Euskal herritarrek bidali dituzten bideoei esker ezagutuko dute Txinako murrizketen errealitatea eta zer emaitza eman dizkien; lehen pertsonan kontatuko dute nola bizitzen ari diren aurrekaririk gabeko egoera bat. Yan Bin Chen, Bilbon bizi den abokatu txinatarrak, koronabirusak Euskadin eragindako krisia nola bizitzen ari den azalduko du.

Coronavirus: el mundo en cuarentena igande honetan izango da ikusgai, 22:15ean, "360º" saioan, ETB2n eta eitb.eus-en.