Publizitatea
Itxi

2020/03/27

00:42

telebista

22:15ean

'Aupa Etxebeste!' filma, gaur gauean, ETB2n eta eitb.eus-en

EiTB

Auzokideek oporretan daudela pentsa dezaten etxean ezkutatuko den Etxebestetarren istorio dibertigarria azaltzen du pelikulak.

  • 'Aupa Etxebeste!' filmaren fotograma

    'Aupa Etxebeste!' filmaren fotograma

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gaur gauean, Aupa Etxebeste! filma eskainiko dute ETB2k eta eitb.eus-ek, 22:15etik aurrera. Telmo Esnalek eta Asier Altunak zuzendu zuten euskaraz egin zen lehen pelikula honetan, Ramon Agirre, Elena Irureta, Paco Sagarzazu eta Iban Garate dira protagonistak.

Patricio Etxebeste txapel fabrika bateko zuzendaria da. Herriko gizon garrantzitsuenetako bat da, eta datozen udal hauteskundeetan alkate izateko aurkeztuko du bere burua. Inork ez daki bere enpresak hondoa jo duela eta dirurik gabe geratu dela.

Herrikoen aurrean itxurak egitearren, etxean gordeta pasatuko dituzte oporrak. Itxurakeriak alde batera utzi, eta, euren arteko gezurrak eta miseriak elkarri aurpegiratu ondoren, bizitzako oporrik onenak pasatuko dituzte.

Benetako gertakizunetan oinarrituta al dago filma?

Harrigarria dirudien arren, benetako familia baten kasuan oinarritutako istorioa da. Hala ere, benetako jatorriaren inguruan bertsio ezberdinak daude: Oñatiko familia bati gertatu zitzaiola esaten dute Bergaran; Oñatin, aldiz, horren protagonistak bergararrak zirela esaten da. Argi dagoena da Euskal Herriko herri txiki askotan oso ohikoak diren hipokrisia eta itxurakeriaren inguruko pelikula dela.

Bergara, Zumaia eta Hernani inguruetan grabatu zuten filma, eta arrainen izozkailu zahar batean berregin zuten Etxebeste familia bizi den etxea. Gainera, euskal herri horietako zenbait txoko ikus ditzakegu.

Esan bezala, Ramon Agirre, Elena Irureta, Paco Sagarzazu eta Iban Garate dira protagonistak. Alabaina, euskaraz grabatutako pelikula bada ere, bi aktore espainiar gonbidatu azaltzen dira, Luis Tosar eta Guillermo Toledo, Etxebestetarren etxera lapurretan sartzen diren lapurrak. Tosarrek eta Toledok ez zuten euskaraz ikasi behar izan filma egiteko.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;