Itxi

telebista

Ostegunean

Cambio de Rueda erakusketa multidisziplinarra hizpide 'Forum'en

A.H.

EITB

David Barberok erakusketaren hiru sortzaleak elkarrizketatuko ditu: Sonia Rueda, Alicia Rueda eta Rafa Rueda.

Sonia Rueda artista grafikoa da, Alicia Rueda moda diseinatzailea eta Rafa Rueda musikaria. Hirurek Cambio de Rueda erakusketa sortu dute eta hiru alor ezberdinetan banatu daiteke erakusketa: moda, musika eta artea. Erakuketaren pieza bakoitzak hiru replika ditu, bakoitza diziplina ezberdin batean. Ostegun honetan, ''Forum'' elkarrizketa saiora hurbilduko dira beren lan egiteko moduaz hitz egitera eta David Barberorekin mantenduko duten hitzorduan zehar, erabiltzen dituzten metodoez arituko dira. ''Forum'' ostegun honetan emitituko da goizeko 07:40etik aurrera ETB-2n.