10:09

telebista

22:15ean

Koronabirusari buruz eta platotik izango da "360º" saioa gaur gauean ere

EiTB

COVID-19k eragindako konfinamenduak osasunean eta ekonomian nola eragiten duen aztertuko dute

  • Eider Hurtadok platotik aurkeztuko du ''360º'' saioa.

    Eider Hurtadok platotik aurkeztuko du "360º" saioa. EiTBko Bideo batetik ateratako irudia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

"360º" saioak COVID-19k eragindako konfinamenduak osasunean eta ekonomian nola eragiten duen aztertuko du gaur gauean. 22:15ean hasita, ETB2n eta eitb.eus-en, Eider Hurtadok gidatutako saioa momentuko galderei erantzunak bilatzen saiatuko da, nola eta noiz aterako garen egoera honetatik aztertuko dute, alegia.

Enpresak gelditzearen ondorioak eta langabeziaren datu kezkagarriak aztertuko dituzte "360º"ko platoan. Guillermo Dorronsoro Deustuko Business School-eko dekanoa, Ainhoa Etxaide LAB sindikatuko idazkari ohia, eta Daniel Innerarity filosofoa izango ditu lagun Eider Hurtadok. Gainera, langileen eta enpresarien testigantzak izango dituzte, eta une zail horiei nola aurre egin azalduko dute.

"360º"k, halaber, ekonomia osasunaren gainetik babesteko beste herrialde batzuek hartutako neurrietan sakonduko du. AEBn, Holandan, Erresuma Batuan edo Hego Korean bizi diren profesionalen testigantzak jasoko dituzte, baita Daniel Bernabe kazetariaren analisia ere.

Hurtadok zuzendutako programak epidemiaren ondorio sozialei ere erreparatuko die, bereziki adineko pertsonei, egoitza batzuen egoerari eta krisi egunotan gelditzen ez diren laguntzaile eta gizarte hezitzaileen lanari.

"360º" saioa 22:15ean izaten da ikusgai igandero ETB2n eta eitb.eus-en.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    logo eitb nahieran
    Publizitatea
    Floorren arauak Ezarrita dagoenaren aurkako arauak ezartzen Floorren arauak
    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena