Itxi

telebista

'El Conquis'en 12. atala

Soka askatzeko dueluan Pali suntsitu ondoren, Duranak abenturan jarraitzen du

EiTB

Urdinek aise irabazi dute labirintoan Simonen erakustaldiari esker. Berdeek berriz galdu dute immunitate jokoa.

  • Durana, irribarretsu, dualuan Pali kanporatu ondoren

    Durana, irribarretsu, dualuan Pali kanporatu ondoren. EiTBren bideo batetik ateratako irudia

Duranaren jarrera onak ez du mugarik. "El Conquistador del Caribe" saioaren 12. atalean, opari bezala hartu du taldekideen izendapena eta, irribarrerik galdu gabe, Palitaz libratu da, Gotzonen ustez talde gorriko indartsuenetakoa den lehiakideaz, hain zuzen ere, edizioko duelurik gogorrenetarikoan. Gasteiztarrak izugarrizko segurtasuna erakutsi du soka askatzeko dueluan eta, hain zuzen ere lasaitasun horrek eraman du merezitako eta ongi landutako garaipenera. Pali hasieratik urduri egon da.

Horrekin, ustekabeko beste kolpe bat eman dute berdeek eta erakutsi dute izugarriak direla dueluetan.

Duelua eguneko bigarren kolpea izan da gorrientzat. Lehena labirintoaren immunitate proban etorri da. Gotzonenak oso pozik zeuden labirintoan lehiatuko zirela jakin dutenean; nagusitasuna izango zutela uste zuten, eta Gotzonek Santxo aukeratu du postan eskatutako lan berezia egiteko. Tolosarrak gaizki egin ez duen arren, Simon bikain aritu da eta urdinak garaipenera eraman ditu uste baino errazago. Kontrako muturrean, berdeek berriz ere huts egin dute taldeko lanean. Nekane aukeratu dute taldea gidatzeko eta galdakaoztarrak eztarria urratu arte oihu egin duen arren, taldekideek esan dute ez dutela agindurik aditu.

Dena den, Maja taldeak bizirik irauten du atal honetako heroiari esker, Duranari esker, alegia. Halere, immunitate jokoetako porrotak ekiditeko konponbideen bila hasi beharko dira berdeak; izan ere, abenturan asko sufritzen ari dira eta sufrimendu hori jasanezina izaten hasten ari da.

Ez ezazu galdu "El Conquistador del Caribe", astelehenetan, 22:30ak aldera, ETB2n eta eitb.eus-en. Gainera, saioaren atalak EiTB Nahieranen ikus daitezke.