telebista
14. atala
Esferen joko erabakigarriari egin beharko diote aurre, gaur gauean, 'Conquis'en
EiTB
Gorriek, berdeek eta urdinek sagu bat aukeratu beharko dute esferaren barrutik gainerako kideei argibideak eman eta, ezer ikusi gabe, oztopo guztiak gaindituz erronka irabazi ahal izateko.
-
Julian Iantzi, 'El Conquistador del Caribe' saioaren 14. atalean
Esferaren edota hamsterraren jokoa izango dugu hizpide, gaur, "El Conquistador del Caribe" saioaren 14. atalean. Lehiakideek adi egon beharko dute, joko erabakigarria izango baita abenturan jarraitzeko aurrerapauso handia eman ahal izateko. Horretarako, talde bakoitzak sagu bat aukeratu beharko du esferaren barrutik gainerako kideei argibideak eman eta, ezertxo ere ikusi gabe, oztopo guztiak gaindituz irabazi ahal izateko.
Sariak gogoa eta kemena piztuko ditu, baina aurrerapauso horren esanahia ezagututakoan lehiakortasuna ere dezente piztuko da.
Hieroglifikoaren esanahia ezagutzeko aukera bakarra, ordea, immunitate proba irabazi eta ondoren datorrenari heltzeko giltza eskuratzea da. Hala ere, ez da lan erraza izango, esferen jokoak hainbat buruhauste ekarriko baititu taldeen artean.
"Immunitate proba hau irabazten duen taldeak aurrerapauso erabakigarria emango du abenturan", baina nolakoa izango da aurerapauso hori? Julian Iantzik ez du bateratze prozesua aipatu; hortaz, zer esan nahi ote du horrekin?
Xehetasun guztiak, gaur gauean, 22:30ean, "El Conquistador del Caribe" saioaren 14. atalean, ETB2n eta eitb.eus-en ikusgai, baita Nahieran plataforman ere.