telebista
22:30ean
'Gernika' filma, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en
EITB
Gerra Zibilaren garaian Gernikan girotutako istorioa dakar Koldo Serraren lanak.
Gaur, ETB1ek eta eitb.eus-ek Koldo Serra zinemagilearen Gernika filma eskainiko dute. Gerra Zibilaren garaian, 1937an, Gernikan girotutako istorioa da.
Testuinguru horretan, Teresa (Maria Valverde) Errepublikako prentsa bulegoko editoreak eta Henri (James D'Arcy) kazetari amerikarrak elkar ezagutuko dute. Kazetaria gatazkaren jarraipena egiten ari da, baina ez dago bere ibilbideko momenturik onenean. Teresak gertakarien atzean dagoen egia kontatzera bultzatuko du, bere gaztaroko idealismoa berpiztuz.
Bien bitartean, Vasyl (Jack Davenport) Errepublikako Gobernuaren laguntzaile sobietikoa Teresaz maiteminduko da, eta ez zaio batere gustatuko emakumeak kazetari amerikarrarekin duen harremana.
Gernika fima gaur gauean ETB1en eta eitb.eus-en izango da ikusgai 22:30ean.