telebista
Audientzia
"El Conquistador" berriz ere nagusi, % 23,8ko audientzia-zatiarekin
EiTB
Julian Iantzik aurkezten duen abentura-realityak 350.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan.
-
"El Conquistador" saioko taldeak Julian Iantzirekin. EiTBko bideo batetik hartutako irudia
"El Conquistador del Caribe" saioa nagusi izan zen astelehen gauean % 23,8ko audienzia-zatia bereganatuz. Halaber, abentura-realityak 350.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin-eremuan.
Asteleheneko atalean, Manuren urdinek aizkolarien immunitate jokoa galdu zuten, irabazten zihoazenean aizkora hautsita; gainera, kaiukoan ere kale egin zuten. Ixku kanporatu zuten eta Isma ozta-ozta libratu zen. Estherrek, berriz, ahula ez dela erakutsi zuen.
Abenturan gertatutako guztia ikusmin handiarekin jarraitu zuten sare sozialetako erabiltzaileek ere, eta #conquis16 etiketa joera izan zen Twitterren. Guztira, 2.562 txio izan ziren aipatutako traolarekin, eta bi milioi eta erdi inprimatzetik gora.