telebista
22:30ean
Ixku gonbidatu eta Manuren lehen arazoak, gaur gauean, "El Conquis" saioan
EiTB
Enekok eta Javik, kapitainarekin ondo konpondu ez den lehiakide bakarrak, lehenengo aldiz ikusiko dute elkar aurrez aurre Karibetik kanpo.
-
Ixku hartuko dute "El Conquis"en. EiTBko bideo batetik hartutako irudia.
Ixku zarauztarra izango da "El Conquis" saioko gaurko gonbidatu nagusia Miramonen. Seletaren Guaraguao talde berriak kanporatutako lehen lehiakideak duelua egin zuen Isma eta Estherren aurka eta estualdian jarri zuen abenturako faboritoetako bat. Ismak susto handia hartu zuen, etxera joateko zorian egon baitzen, eta interesgarria izango da doluaren bi irabazleak kanpalekura egindako itzuleraren irudiak ikustea.
Aste honetan, halaber, Manu Caguama taldean izena galtzen hasi dela ikusiko dugu, jokoan ez baitzen oso fin ibili. Manu Maritxalar sasoi onenean iritsi al da programara?
Saioan, bestalde, Eneko kapitainak eta Javik elkar ikusiko dute aurrez aurre lehen aldiz abenturatik kanpo. Lehiakide ohia Caguama taldeko kapitainarekin ondo konpondu ez zen bakarra izan zen.
Hori guztia ohiko conquistologoen, hiru kapitainen, Gaztea taldearen eta Humberto Gutierrezen ekarpenekin osatuko da.
"El Conquis del Caribe" asteazkenetan izaten da ikusgai, gaueko "Eguraldia" saioaren ostean, ETB2n eta eitb.eus-en, 22:30ak aldera.