telebista
Igandean
Zarauzko pilota jaialdia, zuzenean, ETB-1en
A.H.
EITB
Estropadek, herri kirolak eta pilotak osatuko dute igandeko kirol eskaintza.
Igande honetan, ETB-1ek San Miguel Ligako II Iberdrola Bandera eskainiko du 12:00etatik aurrera Pasaia Donibanetik zuzenean. Mikel Olazabal, Jose Luis Erkizia Baserri eta Ibon Gasteñazpik egingo dute estropaden gaineko kontakizuna.
16:00etan, Euskal Telebistak herri kirolei zuzendutako ohiko atalean, Donostian jokatutako aizkolarien Urrezko Kopa eskainiko da, Koldo Aldalurren kontakizunarekin.
Eta amaitzeko, Euskal Telebistako kamerek Zarauzko pilota jaialdiarekin bat egingo dute zuzenean 17:00etatik aurrera. Apezetxea-Arruti eta Olazabal-Cecilio bikoteek jokatuko dute lehenengo partida eta ondoren, Aritz Lasa-Peñagarikano eta Idoate-Zabaleta bikoteen arteko neurketa izango da ikusgai. Xabier Euzkitze, Joxan Tolosa eta Elena Azpeitiak emango dute pilota jaialdiaren berri ETB-1en.