Itxi

telebista

BEREZIA

'Todo va a salir bien' berezia, "Atrápame si Puedes" saioan

EiTB

Pandemian gehien nabarmendu diren lanbideen bost ordezkarik lehiaketaren botearengatik jokatuko dute, baikortasuna eta giro ona transmititzeko asmoz, maiatzaren 11tik 15era.

  • "Atrapame si puedes"

    "Atrapame si puedes"

Deseskalatze bete-betean, atzean aste gogorrak utzi ondoren, "Atrápame si Puedes" argiz, baikortasunez eta iragarpen onez gainezka etorriko zaigu Euskal Telebistako eguerdiak alaitzera. Patxi Alonsok aurkezten duen lehiaketa arrakastatsuak aste berezia prestatu du, giro ona protagonista izango duena.

Horrela, "Atrápame si Puedes" saioak aste hauetan zehar lan eta lan ibili diren herritarrak omendu nahi ditu, bost ordezkari gonbidatuta: Jevo, osasun-langileei ahotsa jarriko dien erizain heavya; Nuri, aktorea eta kulturaren aurpegia; Alberto, komertzio lokalaren irudia; Julia, ikasleak ordezkatuko dituen unibertsitaria; eta Santxo, gure "Conquis" lehiaketako kirolaria.

Bost heroi horiek 112.500 euroko botea eskuratzen saiatuko dira, umorea eta alaitasuna gure sendagaia izango diren astean.

"Atrápame si Puedes" saioaren Todo va a salir bien berezia maiatzaren 11 eta 15a bitartean izango da ikusgai ETB2n eta eitb.eus-en, 14:00etatik 15:00etara.