Itxi

telebista

ETB-1en

Lasatarren zoritxarra, astelehenean, 'Goenkalez Blai' saioan

A.A.

EITB

Maria Cruickshankek 8. denboraldiko gertakari nabarmenenak aztertuko ditu.

"Goenkalez Blai" saioaren atal berri bat izango da ikusgai astelehenean, gaueko hamarretan, ETB-1en. Lasatarren zoritxarra izenburupean, 8. denboraldiko trama nagusiak ekarriko ditu gogora.

Gaizka eta Xabierren arteko harremana gaiztotu egingo da. Lehenagotik bi anaien artean tirabira asko izaten ziren eta Xabier Anerekin irtetzen hasten denean, Gaizka bere onetik aterako da. Semearen zaintza eskuratu nahiko du nola edo hala. Baina gauzak ez zaizkio nahi bezala aterako eta erabaki latza hartuko du: hil egin dela sinistaraziko die denei eta bizimodu berri bati ekingo dio semearekin beste leku batean.

Lasatarren elkarbizitza hankaz gora jarriko du beste gertaera batek: Gastonen, Martinen anaiordearen, etorrerak. Boga tabernaren jabe egitea lortuko du, 50 urtez Lasatarren esku egon ostean, eta Leonorrekin ezkonduko da, honek Koldorekin zuen harreman sendoa hautsiz.

Arantza eta Imanolen arteko bikote harremana ere apurtu egingo da. Isaiasekin hasiko da Arantza, haurdun dagoela jakin gabe. Umearen aita, ordea, Imanol da.

Maria Cruickshankek aurkezten duen saioak, ohi denez, telesailean aritutako hainbat aktoreren oroitzapenak bilduko ditu.