telebista
Kirolak
Estropadak Oriotik, zuzenean, larunbatean, ETB-1en
A.H.
EITB
ETBSat kateak Deportivo-Recreativo eta Alaves-Real Sociedad B partidak eskainiko ditu.
Larunbat honetan, ETB-1eko kamerek zuzenean bat egingo dute Orion ospatuko diren estropada probekin, arratsaldeko 17:30etik aurrera. Bi proba eskainiko dira: nesken Gipuzkoako Liga eta San Miguel Ligako Inmobiliaria Orio Bandera.
Futbola, pala eta zaldi jauziak ETBSat-en
ETBSat kateak Bigarren Mailako futbola eskainiko du: 18:00etan, 'A' Mailako Deportivo-Recreativo eta 20:30ean Alaves-Real Sociedad B. Gainera, 20:00etan Lehen Mailako Sporting-Real Sociedad neurketaren laburpena ere emango du.
Bestalde, 15:30ean Bilbao Hiria pala txapelketako finala izango da ikusgai: Gaubeka-Galan / Fusto-Ibargarai eta 16:30ean, zaldi jauzien A Coruñako Saria.

