Itxi

telebista

19. atalaren aurrerapena

Txalupen jokoa iritsiko da gaur "El Conquistador" saiora

EiTB

Lehiaketaren azken txanpara begira jarrita daude lehiakideak. Manuk eta Seletak zeresan handia izan dezakete astelehen honetako inmunitate-jokoan.

  • Txalupe jokoa. Irudia: EITB

    Txalupe jokoa. Irudia: EITB

"El Conquistador del Caribe" lehiaketa denboraldiko azken txanpan sartzen ari da eta lehiakideak horri begira daude. Egoera honetan iritsiko da txalupen jokoa, gaur gauean. Manuren pisuari eta Seletaren erabaki arinei esker, inoiz baino pronostiko zabalagoa dauka joko honek.

Guaraguaos eta Caguamas taldeek immunitate-joko oso garrantzitsu bati egin beharko diote aurre asteleheneko atalean. Talde bakoitzak bere kapitaina txalupa gainean jarrita eraman beharko du ikurrina dagoen punturaino. Horretarako, lehiakideek igeri egin beharko dute aurrena, ondoren banbua moztu, ontzia garraiatzeko erreminta gisa erabiltzeko, eta, azkenik, arraun egin, garaipena eskuratu arte.

Manuren pisua erabakigarria izango al da joko honetan taldeen artean?

Gauean ikusiko dugu zer gertatuko den, 22:30ean, "Eguraldia" saioaren ondoren, ETB2n eta eitb.eus-en. Orain ateko atal guztiak EiTB Nahieran zerbitzuan daude.