telebista
22:30ean
"Vascos por el Mundo" Panaman izango da gaur gauean
EiTB
Roberto Vazquez kazetariak Panama ezagutuko du bertan bizi diren sei euskal herritarrekin: Paul, June, Iker, Sara, Aizea eta Eugenio.
-
"Vascos por el Mundo" Panaman. EiTBren bideo batetik ateratako irudia
Gaur gauean, "Vascos por el Mundo" saioan, Roberto Vazquez kazetariak Panama ezagutuko du bertan bizi diren sei euskal herritar gidari dituela: Paul, June, Iker, Sara, Aizea eta Eugenio.
Hiriburuko kaleetan zehar ibiliko dira, eta, besteak beste, itsaskiaren azoka, kolonial estiloko alde zaharra eta haren inguruko kondairak ezagutuko dituzte. Halaber, Panama Zaharra bisitatuko dute.
Halaber, Panamako ubidean izango dira, obra garrantzitsu horren funtzionamendua eta historia ezagutzeko asmoarekin. Panamako gastronomian murgiltzeko aukera ere izango dute, eta, horrez gain, hiriaren inguruko hondartza eta paraje naturalak arakatuko dituzte.
Amaitzeko, Panamako bi komunitate ezberdinen bizimodua gertutik ezagutzeko aukera izango dute: San Blas artxipelagoan bizi den Guna Yala komunitatea eta oihanean bizi den Emberá Querá komunitatea.
Euskal Herritik kanpo bizi diren euskal herritarren bizipenak biltzen dituen "Vascos por el Mundo" saioak grabazioak eten behar izan ditu koronabirusaren erruz, eta munduan barrena egindako bidaiak berreskuratuko ditu aste hauetan. Hurrengo asteetan, Florentzia, Puerto Rico eta Guatemalari eskainitako atalak izango dira ikusgai.
"Vascos por el Mundo" ostegunetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.