Itxi

telebista

Final Handia

Mikel Perez, "El Conquistador del Caribe" saioaren irabazlea!

I. A. | EITB.EUS

Oiartzuarrak eraman du ikurrina "El Conquistador del Fin del Mundo" saioaren 16. edizioaren Final Handian Jon Quel, Isma, Lander, Erro eta Durana garaituta.

  • Mikel platoan "El Conquistador del Caribe" saioaren ikurrina eskuetan duela

    Mikel "El Conquistador del Caribe"ren ikurrinarekin. EiTBren bideo batetik ateratako irudia

"El Conquistador del Caribe" saioaren Final Handia Los Haitises Parke Nazionalean hasi da, Bocatiburón kobazuloan. Mikel, Jon Quel, Isma, Lander, Erro eta Duranak koban bere lehen pistaren lehen zatia bilatzen hasi dute proba.

Jon Quel, Isma, Lander eta Mikel lehen pistaren bi zatiak lortu eta kayakaren palaren bila zihoazen, eragiketa matematiko bat ebatzi ondoren. Bitartean, Errok eta Duranak kobazuloan jarraitzen zuten, lehenak bere zenbakia kalkulatu ezinik eta bigarrena bere lehen banderatxoaren bila.

Kayakean egin duten ibilbidea Jon Quelek hasi du lehen postuan, eta bere atzetik joan dira Isma, Lander eta Mikel, baina azken honek guztiak aurreratzea lortu du eta bera iritsi da lehena tirolinara, Jon Quel eta Isma atzean zituela. Landerrek ez du tirolina egiteko aukerarik izan, hiru soka baino ez baitzeuden. Atzean gelditu dira, baita ere, Erro, kayakera bidean eta Durana, lehen banderatxoa ezin aurkiturik.

Mikelek kayakean egindako ibilbidean lortutako abantaila nahikoa izan da "El Conquistador del Caribe"ren irabazlearen ikurrina lortzeko. Jon Quel gelditu da bigarren postuan eta bere atzetik gelditu da Isma. Oiartzuarrak familiari eta Gotzon bere kapitainari eskaini die saria, eta bere herria, Oiartzun, gogoan izan du une hunkigarriotan.

Platoan irabazlearen ikurrina astintzen ari zela ere hunkitu egin da "Iceman" eta negarrez hasi da anaiarekin batera. Azaldu duenez, ziurrenik anaiarekin partekatuko ditu Mikel Perez Artola "El Conquistador del Caribe" saioaren irabazleak lortutako 20.000 euroak.