Itxi

telebista

22:15ean

"Una buena receta" komedia dramatikoa eskainiko du ETB2k gaur gauean

EITB

John Wellsek zuzendutako komedian, jatetxe berri batean bere lantalde ohiarekin batera, aspaldi zuen ospea berreskuratu nahi duen sukaldaria da Bradley Cooper.

  • Bradley Cooper, "Una buena receta" pelikulako protagonista

    Bradley Cooper, "Una buena receta" pelikulako protagonista

Euskal Telebistak komedia eta drama artean dagoen Una buena receta filma eskainiko du gaur gauean, 22:15etik aurrera, ETB2n. John Wellsek zuzentzen duen eta Bradley Cooper protagonista duen filmean, aktore ezagun ugari ageri dira; besteak beste, Uma Thurman, Emma Thompson, Alicia Vikander, Omar Sy, Lily James eta Daniel Brühl.

Filmean, Bradley Cooper bere izaera bereziagatik eta hainbat arazo pertsonalengatik ospe ona galdu duen sukaldaria da. Edonola ere, amore eman beharrean, sukaldariak bere lantalde ohia jatetxe berri batean lan egiteko biltzea erabakiko du, hiru Michelin izar lortzeko helburuarekin, horrela, galdutako prestigioa ere berreskuratuko duelakoan.