Itxi

telebista

Gaur, 22:30ean

Laboral Kutxa Udako Torneoaren beste jardunaldi bat, "Plazandreak" saioan

EiTB

Mikel Inuntziagak zuzentzen duen Iera Agirre-Arrate Bergara-Amaia Aldai eta Naroa Elizaldek gidatzen duen Ainhoa Ruiz de Infante-Maite Ruiz de Larramendi-Leire Garai taldeak lehiatuko dira.

0:25
Bi pilotari,

"Plazandreak" saioaren bigarren atala izango dugu ikusgai gaur gauean ETB1en eta eitb.eus-en. Bertan, Laboral Kutxa Udako Torneoa txapelketako jardunaldi berri bat jokatuko da Irungo Uranzu pilotalekuan. Bi talde hauek izango dira aurrez aurre: Iera Agirre-Arrate Bergara-Amaia Aldai eta Ainhoa Ruiz de Infante-Maite Ruiz de Larramendi-Leire Garai.

Joan den astean jarri zen abian torneoa, emakumeen pilotari bultzada emateko asmoz jaio den ETBko saio berritzailearekin batera. Hamabi pilotarik hartzen dute parte lehiaketan, lau taldetan banatuta, bakoitzak arduradun bat duela. Ostiralean, Reyes Azkoitiaren hirukoa (Irantzu Etxebeste-Nora Mendizabal-Olatz Arrizabalaga) eta Erlantz Garciaren hirukoa (Andrea Aldaregia-Olatz Ruiz de Larramendi-Naroa Agirre) lehiatu ziren. Ostegun honetan, Mikel Inuntziagak gidatzen duen taldea (Iera Agirre-Arrate Bergara-Amaia Aldai) eta Naroa Elizalderena (Ainhoa Ruiz de Infante-Maite Ruiz de Larramendi-Leire Garai) arituko dira nor baino nor gehiago. 

Jaialdi bakoitzean, hiru partida jokatuko dira (bi banaka eta bat binaka), hamabi tantora, eta hiru puntu jarriko dira jokoan. 

Iñigo Aiestaranek eta Gentzane Aldaik egingo dute emanaldiaren kontakizuna, eta Ane Muruamendiarazek protagonistak elkarrizketatuko ditu. 

"Plazandreak" gaur izango da ikusgai, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.