telebista
21:00etan
Puro Relajoren kontzertua, "Oholtzan" saioan, gaur gauean
EiTB
21:00etatik aurrera ez dira faltako rantxerak, korridoak, doinu latinoak eta euskal kanta klasikoak.
Gaur gauean, Euskal Telebistako "Oholtzan" saioak Puro Relajo taldearen kontzertua eskainiko du. Saioa 2018ko uztailaren 6an grabatu zen Iruñeko Gaztelu plazan, sanfermin jaien baitan.
Boskote nafarra zuzeneko musikaren indarrarekin iritsiko da agertokira, bere zazpi diskoen eta proiektu garrantzitsuenen aukeraketa zabala biltzen duen errepertorioa errepasatzeko. Ez dira faltako rantxerak, korridoak, doinu latinoak eta euskal kanta klasikoak. Besteak beste, "El rey", "Volver volver", "Guadalajara", "Txoria txori", "Ireki bihotza" eta "Xalbadorren heriotzean" abestiak izango dira entzungai.
Puro Relajo taldeak musika ikuskizun dinamikoa eskainiko du, emozioa eta poztasuna uztartuz, eta musika gau gogoangarria izango da.
Puro Relajoren emanaldia gaur gauean izango da ikusgai, 21:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.