Itxi

telebista

Audientziak

Euskal Telebista audientzia-buru, hauteskunde gauean

EiTB

ETB1ek 181.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan, eta ETB2ko saioak, bestalde, 749.000 ikus-entzule

  • Iban Garate, Yerai Diaz Ikaran eta Xabier Usabiaga aurkezleak.

    Iban Garate, Yerai Diaz Ikaran eta Xabier Usabiaga aurkezleak. Argazkia: EiTB.

Euskal Telebista audientzia-buru izan zen hauteskunde gauean, ETB1en eta ETB2n. Bozkei egindako jarraipen informatibo zabalak oihartzun handia izan zuen.

Hartara, ETB2n Africa Baetak, Xabier Garcia Ramsdenek eta Juan Carlos Etxeberriak aurkeztutako saioak 749.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin-eremuan. Bestalde, 181.000 ikus-entzulek bat egin zuten ETB1en, Yerai Diez Ikaranek, Xabier Usabiagak eta Iban Garatek ETB1en gidatutako programa jarraitzeko.

Hauteskunde gauaren jarraipen bereziak boto-kontaketaren berehalako informazioa eskaini zuen. Halaber, alderdi politikoen egoitzekin zuzeneko konexioak, eta politikariek eta adituek osatutako hausnarketa mahaiak tartekatu zituzten. Programazio berezia 19:30ean hasi zen bi kateetan eta 00:30era arte iraun zuen, ordu-tarte osoan zehar audientzia datu bikainak eskuratuz. Zehazki, ETB2ko "12J Elecciones al Parlamento Vasco" saio bereziak % 25,8ko audientzia-zatia lortu zuen; ETB1eko "U12 Eusko Legebiltzarreko Hauteskundeak", berriz, % 2,7ko audientzia, eta euskaldunen artean % 7,7ko kuota izan zituen.

Aipatzekoak dira, gainera, bi kateek egun osoan zehar lortutako datuak. ETB2 lider izan zen igandean, egunean %14,5eko audientzia-zatia lortuz. ETB1ek ere datu onak izan zituen: % 3,4ko audientzia-zatia eta euskaldunen arteko % 7,6ko kuota.

eitb.eus-ek ere harrera bikaina 

eitb.eus webguneak ere audientzia datu bikainak lortu zituen: 271.262 erabiltzaile bakar. Erabiltzaileen % 96 mugikorren bidez (smartphone eta tabletak) konektatu ziren, eta sare sozialetatik lortutako erabiltzaile kopurua % 16 izan zen.