Itxi

telebista

22:30ean

"En Jake: Elecciones 12J", gaur gauean, ETB2n eta eitb.eus-en

EiTB

Xabier Lapitzek aurkeztuko duen saio berezian, hauteskunde osteko panorama aztertuko dute, eta emaitzen, erreakzioen eta legealdi berriko erronken balorazioak bilduko dituzte.

  • Xabier Lapitzek aurkeztuko du asteazkeneko saio berezia

    Xabier Lapitzek aurkeztuko du asteazkeneko saio berezia. Argazkia: EiTB

Gaur gauean, "En Jake: Elecciones 12J" saio berezia izango da ikusgai, Xabier Lapitzek zuzenduta eta aurkeztuta, joan den igandeko hauteskunde autonomikoak aztertzeko. Marta Martin, Oscar Bañuelos, Rosa Martinez, Natalia Rojo, Eduardo Portero eta Braulio Gómez solaskideek parte hartuko dute saioan. Halaber, Miren Basaras UPV/EHUko Mikrobiologia irakaslea, Maximo Cermo ekonomista eta Francesc-Marc Alvaro, Elisa Beni eta  Ana Pardo de Vera kazetariak elkarrizketatuko dituzte. Hauteskundeotako abstentzio altua, gehiengo abertzalea, alderdi konstituzionalisten egoera, itunak egiteko aukerak, ultraeskuinaren agerpena eta covid-19a izango dira programan jorratuko dituzten gaietako batzuk.

"En Jake: Elecciones 12J" saio berezia ETB2n eta eitb.eus-en izango da ikusgai, gaur, 22:30ean.