telebista
22:30ean
Maribel Salas, Ainhoa Goikoetxea eta Karmele Larrinaga "El Club del Tupper" saioan
EiTB
Hiru aktoreak izaera handiko errezetekin lehiatuko dira, eta hiru tupper prestatuko dituzte, bi aurkari ezezagunentzat eta bat Javirentzat.
ETB2k "El Club del Tupper" saioaren erronka berri bat eskainiko du gaur gauean. Javi Sierra sukaldari eta aurkezleak Izaera handiko errezetak gaia proposatuko du aste honetan, eta, horretarako, nortasun paregabeko hiru emakume gonbidatuko ditu: Maribel Salas, Ainhoa Goikoetxea eta Karmele Larrinaga.
Osagai bikain hauekin ikuskizuna ziurtatuta dago eta emanaldian zehar gonbidatuek sukalderako grina dutela ikusiko dugu. Karmelerekin jakiak prestatzerakoan abestea ezinbestekoa dela ikasiko dugu. Gainera, antzezleak krisi existentziala biziko du: haragi bolak arrautza-irinetan pasatu ala ez, horra hor zalantza. Ainhoa, berriz, ez da errez ikaratzen diren horietakoa, eta zezena adarretatik hartuko ez badu ere, buztanetik hartuko du.
Azkenik, hirugarren partaideak, Maribel Salasek, "Maribel eta kausera bitxiak" izenburutzat eraman lezakeen errezeta batekin harrituko gaitu; izan ere, lehiakideek arazoak izango dituzte kauseren osagai nagusia zein den asmatzeko.
"El Club del Tupper", astelehenero, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.