Itxi

telebista

22:30ean

Ligaxkako hirugarren jaialdia, gaur gauean, "Plazandreak" saioan

EiTB

Andrea Aldaregiak, Olatz Ruiz de Larramendik eta Naroa Agirrek Ainhoa Ruiz de Infante, Maite Ruiz de Larramendi eta Leire Garairen aurka neurtuko dituzte indarrak.

0:21
Emakumeen pilota partidua

Gaur gauean, "Plazandreak" saioan, Laboral Kutxa Udako Torneoaren ligaxkako hirugarren jardunaldia jokatuko da. Bertan, Erlantz Garciaren hirukoa eta Naroa Elizaldek zuzentzen duena lehiatuko dira. 

Erlantz Garciaren taldea Andrea Aldaregia, Olatz Ruiz de Larramendi eta Naroa Agirre pilotariek osatzen dute. Naroa Elizalderen hirukoa, aldiz, Ainhoa Ruiz de Infante, Maite Ruiz de Larramendi eta Leire Garai pilotariek.

Hiru partida izango ditugu ikusgai: lehendabizi banaka, ondoren binaka eta, bukatzeko, buruz buru, berriro. Partida bakoitzeko, puntu bat lortuko du talde irabazleak. 

Iñigo Aiestaranek gidatuko du emanaldia, Gentzane Aldai lagun duela, Irungo Uranzu pilotalekutik, eta Elena Azpeitiak bilduko ditu pilotarien eta entrenatzaileen testigantzak. 

"Plazandreak" saioa ostegunero izaten da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en, 22:30tik aurrera.