Itxi

telebista

Audientziak

"Teleberri" eta "En Jake", audientzia-buru, asteazkenean

EiTB

"Teleberri" albistegiaren bi edizioak, goizeko "En Jake" eta gaueko "En Jake: Elecciones 12J" berezia euren ordu-tarteetan nagusi izan ziren.

  • Xabier Lapitzek aurkeztu zuen "En Jake: Elecciones 12J" berezia.

    Xabier Lapitzek aurkeztu zuen "En Jake: Elecciones 12J" berezia. EiTBko bideo bateko irudia.

"En Jake: Elecciones 12J" saio berezia asteazken gauean nagusi izan zen, % 9,8ko audientzia-zatia bereganatuz. Bertan, Xabier Lapitz kazetariak, hainbat adituren laguntzaz, igandeko hauteskundeen emaitzak aztertu zituen. Saioak 231.000 ikus-entzuleko audientzia metatua eskuratu zuen Euskadin eta eragin eremuan.

Goizeko "En Jake" saioa ere bere ordu-tartean nagusi izan zen, % 20,4ko audientzia-zatiarekin. Halaber, 130.000 ikus-entzulek bat egin zuten goizeko emanaldiarekin uneren batean.

"Teleberri"ren bi edizioak, eguneko saiorik ikusienak Euskadin

Bestalde, "Teleberri" albistegiaren bi edizioak eguneko saiorik ikusienak izan ziren Euskadin. Africa Baetak aurkeztutako eguerdiko "Teleberri"k bere ordu-tartean lidergoa lortu zuen, % 27,7ko kuotarekin, eta 212.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan. Gauean, Juan Carlos Etxeberriak gidatutako saioak % 30,0ko audientzia-zatia eta 301.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zituen.