telebista
Audientzia
"El Club del Tupper", saiorik ikusiena ordutegi nagusian, % 16,3ko audientziarekin
EiTB
Javi Sierra sukaldariak aurkeztutako saioarekin 213.000 ikus-entzulek egin zuten bat.
-
Maribel Salas "El Club del Tupper" saioan. EiTBko bideo batetik hartutako irudia.
"El Club del Tupper" ETBko sukaldaritza saioa ordutegi nagusiko saiorik ikusiena izan zen beste behin. Hirugarren atalak % 16,3ko audientzia-zatia bereganatu zuen. Halaber, Javi Sierra sukaldariak aurkeztutako tarteak 213.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan.
Javi Sierra sukaldari eta aurkezleak arrasto handia uzten duten errezetak prestatzera gonbidatu zituen nortasun handia duten hiru emakume: Maribel Salas, Ainhoa Goikoetxea eta Karmele Larrinaga.