Itxi

telebista

21:20ean

'Olatu talka: Boga!' ikuskizuna dakarkigu asteon "Oholtzan" saioak

EiTB

Donostiako kaian grabatutako ikuskizunaz berriro gozatzeko aukera izango dugu, Ilaski Serranoren eskutik.

  • Abesbatzak kantuan Donostiako portuan 'Boga!' ikuskizunean

    'Boga!' ikuskizuna dakarkigu "Oholtzan" saioak asteon. Irudia: EiTB

Iazko Olatu talka ekimenaren barruan Donostiako portuko Kaiarriba plazan eskainitako Boga! ikuskizunaz gozatu ahal izango dugu berriz ere larunbat honetako "Oholtzan" saioan, Ilaski Serranoren gidaritzapean.

Josue Elberdin musikariak eta Gorka Miranda Easo abesbatzako zuzendariak koordinatutako kontzertu koral honetan 135 lagun inguruk hartu zuten parte. Alde batetik, Martuteneko Ibaiertz abesbatzak, Laredoko Escolanía Salve taldeak eta Easo Gaztetxoa abesbatzak. Bestetik, Gero Axular dantza taldeko kideak.

Kantua, dantza eta kresala uztartzen dituen ikuskizuna, larunbatean, 21:20tik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.