Itxi

telebista

Kirolak

Burgosko Itzuliko 3. etapa eta "Plazandreak" saioaren 5. atala, ostegunean

EiTB

15:00etan Sedano eta Picon Blanco arteko etapa izango dugu ikusgai eta 22:30ean Andrea Aldaregia-Olatz Ruiz de Larramendi-Naroa Agirre vs Iera Agirre-Arrate Bergara-Amaia Aldai arteko lehia.

  • "Plazandreak" saioko protagonistak

    "Plazandreak" saioaren 5. atala izango dugu ikusgai ostegun honetan. Argazkia: EiTB

Ostegun honetan bi kirol emanaldi izango ditugu ETB1en eta eitb.eus-en. 

15:00etan, Burgosko Itzuliaren 3. etaparen kontakizuna egingo dute Fermin Aramendik eta Alfontso Arroiok. Etapa menditsua izango da ostegunekoa, kategoria berezik Picon Blanco gainean amaituko dena. 

Gauean, 22:30ean, "Plazandreak" saioa gidatuko dute Iñigo Aiestaranek Irungo Uranzu pilotalekutik, Gentzane Aldai eta Elena Azpeitia lagun dituela. Laboral Kutxa Udako Torneoaren 5. jardunaldian Erlantz Garciaren eta Mikel Inuntziagaren taldeak lehiatuko dira: Andrea Aldaregia-Olatz Ruiz de Larramendi-Naroa Agirre vs Iera Agirre-Arrate Bergara-Amaia Aldai. 

Erlantzen taldeak ez daki zer den garaipena lortzea. Lehen jardunaldian Olatz Ruiz de Larramendi izan zen bere apustua. Bigarrenean Naroa Agirre. Baina partida bat irabaziagatik, ezin izan zuten eguneko puntua lortu. Mikel Inuntziagaren taldeak, berriz, gau bat irabazi eta beste bat galdu du. Talde lehiakorra da eta finalean egoteko aukera handiak dauzka. Gauza asko daude jokoan eta ikuskizuna bermatuta egongo da "Plazandreak" saioaren emanaldi honetan.