Itxi

telebista

21:00etan

Azpeitia protagonista, gaur gaueko "Oholtzan" saioan

EiTB

Lehendabizi errekortariak izango ditugu eta ondoren herriko musika eta dantza taldeen emanaldia.

0:27
'Errekortariak' eta 'Azpeitia Oholtzan'

Larunbat honetako "Oholtzan" saioa Azpeitiari eskainia egongo da. Iazko udan grabatutako bi emanaldi berreskuratu dira: batetik, errekortari lehiaketa; bestetik, herriko plazan grabatutako musika eta dantza ikuskizuna.

Azpeitian tradizio handiko ikuskizuna da errekortariena. Zezen Beltz eta Toropasionek antolatutako lehiaketak momentuko errekortaririk onenak biltzen ditu eta zezen plazako harmailak ere beteta izaten dira. Imanol Artolak eta Miguel Zendoiak gidatuko dute emanaldia.

Ondoren, 2019ko ekainaren 22an Azpeitiko plaza nagusian grabatutako "Azpeitia Oholtzan" ikuskizuneko pasarte labur bat izango dugu ikusgai. Bertan, Udal Musika Bandak eta herriko beste hainbat taldek hartu zuten parte: Luis Alberdi Beltza eta Dantzaki dantza eskolek, Kbeat, Azketa eta Julian Barrenetxea abesbatzek, eta Juan de Antxieta musika eskolako ikasleek. 

"Oholtzan" saioa 21:00etatik aurrera eskainiko da ETB1en eta eitb.eus-en.