Itxi

telebista

Kirolak

Burgosko Itzuliko azken etapa eta Promozio Txapelketako finala, gaur arratsaldean

EiTB

Lagunas de Neilan amaituko den etaparen ostean, Agirre-Eskiroz vs Peña II-Erasun partida eskainiko da Iruñetik.

  • Burgosko Itzulia.

    Burgosko Itzulia. EiTBko bideo batetik lortutako irudia.

Burgosko Itzuliko azken etapa izango dugu ikusgai gaur arratsaldean, 15:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en. Lagunas de Neilan amaituko den etapa klasikoaren kontakizuna egingo dute Fermin Aramendik eta Alfontso Arroiok. 

17:30ean "ETB Kantxa" saioa hasiko da Iruñeko Labrit pilotalekutik. Xabier Euzkitzek eta Mikel Idoatek Promozio Txapelketako finalaren berri emango digute lehendabizi, Agirre-Eskiroz eta Peña II-Erasunen artekoa. Ondoren, CaixaBank Masterseko Ezkurdia-Aranguren vs Artola-Rezusta partida izango da jokoan.