Itxi

telebista

22:15ean

'Suite francesa' filma izango da ikusgai, gaur gauean, ETB2n

EiTB

1940. urtean girotuta dago drama erromantiko hau, Bigarren Mundu Gerran, armada naziak Frantzia okupatu zuenean.

  • 'Suite francesa' filmaren fotograma

    'Suite francesa' filmaren fotograma

ETB2k Suite francesa filma emango du gaur gauean. Saul Dibbek zuzenduriko filmaren protagonistak dira, besteak beste, Michelle Williams, Matthias Schoenaerts eta Kristin Scott Thomas.

1940. urtean girotuta dago pelikula, Bigarren Mundu Gerran, armada naziak Frantzia okupatu zuenean. Lucile Angellierrek senarra gerrarengatik preso du eta bitartean, bere amaginarreba kontrolatzailearekin bizi da Frantziako herri txiki batean.

Pariseko errefuxiatu talde bat herrira iristen da, okupaziotik ihes egiten ari delako. Horiei jarraituz, soldadu alemaniarrak datoz eta herritarren etxeetan ezartzen dute euren bizilekua.

Bruno Angellierren etxean bizitzeko agindua duen ofizial alemaniar dotorea da. Hasieran, Lucile ez ikusiarena egiten saiatzen da.

Ez ezazu galdu Suite francesa filma, gaur, 22:15ean, ETB2n.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista
  • Zinema