telebista
Audientzia
"El Club del Tupper", asteleheneko ordutegi nagusian audientzia-buru
EiTB
Javi Sierrak aurkeztutako gastronomia saioak % 15,1eko audientzia-zatia eta 184.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen.
-
Peio Ruiz Cabestany, Edurne Pasaban, Patxi Salinas eta Javi Sierra. EiTBko bideo batetiko irudia.
"El Club del Tupper" saio gastronomikoak % 15,1ko audientzia-zatia lortu zuen eta asteleheneko ordutegi nagusian audientzia-buru izan zen laugarren astez jarraian. Halaber, Javi Sierrak aurkeztutako saioak 184.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan.
Asteleheneko saioan, Patxi Salinasek, Edurne Pasabanek eta Peio Ruiz Cabestanyk Eliteko kirolarien errezetak prestatu behar izan zituzten.